Ekainaren 10etik uztailaren 22ra bitarte egongo da zabalik programan izena emateko epea

Programa honen bidez ideia edota negozio-lerro berriak baliozkotu eta testatu ahal izango dituzu eta 100 ordutik gorako formazio eta aholkularitza jaso profesional onenekin

Zer eskaintzen dugu?

Emaitzei zuzendutako programa: emaitza zehatzak lortuko dituzu, prozesu osoan lagunduko dizun pertsonarekin adostuko dituzunak.

Formazio espezializatua, aholkularitza aditua eta tutoretza pertsonalizatua zure ideia aztertu eta garatzeko

Prozesu osoan lagunduko dizkizuten tresnak eta metodologiak zure eskura.

Ideia berritzaileak dituzten ekintzaileen komunitate baten parte izatea

Erosotasun eta baliabide guztiak dituzten instalazioak eskura zure ideia garatzeko

Finantzazio-bideak eta inbertsore potentzialekin kontaktuan jartzeko aukera zure ideia martxan jartzeko

BPTD Elkarteko enpresa eta entitateekin zure ideia kontrastatzeko aukera

Ikusgaitasuna eta networkinga

Zure hautagaitza Toribio Etxebarria sarietara aurkezteko aukera

Make IN programan eta Eibar Business Market ekimenean parte hartzeko aukera

Nori dago zuzenduta?

Enpresa bat sortzeko ideia berritzaile bat duen edozein pertsona.
Hasierako fasean (pre-seed) dauden ideiak, zehaztu eta kontrastatu behar direnak.
Beren proiektua Eibarren garatu nahi duten pertsonak.
Lehenetsiko ditugun jarduera-lerroak hauexek dira:

DOITASUNEZKO INGENIARITZA

INDUSTRIARI LOTUTAKO ZERBITZUAK

4.0 INDUSTRIA

KLIMA-ALDAKETA ETA ENERGIA JASANGARRIA

KIROLARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIAK

Eta beste edozein ideia berritzaile, Eibarren gara daitekeena.

Asmoak eta helburuak

Beren enpresa-ideia Eibarren inplementatu nahi duten pertsonen eskura tresna eta profesional onenak jartzea, hura aztertu eta garatzeko

Eibarren ekosistema ekintzailea sustatzea, enpresa-jarduera berritzaileak sortuz

Eibarko eta eskualdeko ekonomiaren lehiakortasuna bultzatzen laguntzea

Eskualdeko benetako premiei erantzungo dieten ideien pull bat edukitzea

Testigantzak

Nola?

Esperientzia handia duten profesional erreferentez lagundua
Programa % 100 praktikoa, emaitzak lortzera zuzendua

Prestakuntza

Aholkularitza

Gure azpiegiturak

Sustatzailea

Koordinatzailea

Kolaboratzaileak

Izena eman hemen

Bete ezazu formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan:


    Datu pertsonalak babesteko indarreko araudian ezarritakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak DEBEGESA SAren (IFK: A20098349; eta helbide soziala: AZITAIN INDUSTRIALDEA 3 BIS 20600, EIBAR, (GIPUZKOA) titulartasuneko tratamendu-sisteman sartuko direla, zuen kontsultez arduratzeko eta zuen intereseko izan daitekeen informazioa helarazteko. Indarrean dagoen araudia betez, DEBEGESA SAk jakinarazten dizu datuak indarreko legediak dioenari jarraikiz epe zehatz batean zehar gordeko direla. Halaber, jakinarazi nahi dizugu aurreko paragrafoan aipatzen diren tratamenduak legezkoak direla, legezko interesa betetzen dutelako eta zure baimena dugulako. Aurkakoa komunikatzen ez diguzun bitartean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, zuk edozein aldaketa guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula haiek aipatutako helburuetarako erabiltzeko. DEBEGESA SAk jakitera ematen du datuen tratamendua legezkoa, leiala, gardena, egokia, mugatua, zehatza eta eguneratua izango dela. Hori dela eta, DEBEGESA SAk konpromisoa hartzen du arrazoizko neurri guztiak hartzeko, datuak zehatzak ez direnean haiek ezabatu edo berehala zuzentze aldera. Datuak babesteko indarreko araudiak ematen dizkizun eskubideen arabera, zure datu pertsonalak eta haiek tratatzeko eman diguzun baimena ikusteko, zuzentzeko, haien tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramangarritasunerako eta haien tratamendua ukatzeko eskubidea duzu. Horretarako, idatzizko eskaera bat bidali behar duzu gorago aipatutako helbide postalera edo helbide elektroniko honetara: DIRECTOR@DEBEGESA.EUS. Horretaz gain, jakinarazten dizugu DEBEGESA Sako Datuak Babestek Ordezkariarekin jar zaitezkela harremanetan, dpo.cliente@conversia.es helbide elektronikoan edo 902877192 telefonoan. Eskumeneko kontrol-agintaritzara jo dezakezu egokitzat hartzen duzun erreklamazioa egiteko